Momo

[MOMO eleberrian agertzen diren esalditxo batzuk dira ondoren doazenak, benetan oso liburu gomendagarria. Eleberri interesgarriren bat badaukazu eta ez badakizu nori eman idatz diezaidakezu … elduaien (a bildua) kzgunea.net –era, eta eskerrik asko aldez aurretik!!!].

 

 

Denboraren Aurrezki Kutxako gizon grisen esaera:

 

        «Denbora aurrezten dutenak hobeto bizi dira.

        Denbora aurrezten dutenak geroaren jabe dira.

        Aldatu zure bizimodua: aurreztu denbora».

        (Momo –Michael Ende).

 

-.-.-.-

Momori aurre egiten dion gizon gris bati dena irtetzen zaio naiz ez nahi:

        «Ezezagunek izaten jarraitu behar dugu,… inork ez du jakin behar zer egiten ari garen… Inor gutaz ez gogoratzeaz arduratzen gara… Ezezagun garen heinean egin dezakegu gure lana… gure lan gogorra, gizakiei denbora xurgatzea, orduz ordu, minutuz minutu, segundoz segundo,… zeren eta aurrezten duten denbora guztia galdu egiten baitute… guretzat izaten da… gorde egiten dugu… behar dugu… biziki desiratzen dugu…A, ez dakizue zer den guretzat zuen denbora!… Baina guk badakigu, eta larruraino zurrupatzen dizuegu… Eta gero eta gehiago behar dugu… gero eta gehiago… geu ere gehiago baikara…gero eta gehiago…gehiago…».

(Momo –Michael Ende).

-.-.-.-

 

        Beppo-k esaten dik lehenengoa eta Giro-k ondorengoa:

-Ez da inoiz kale osoaz pentsatu behar, ulertzen?. Hurrengo pausoaz pentsatu behar da, hurrengo arnas hartzeaz, hurrengo erratz pasatzeaz. Hurrengoaz pentsau behar da beti.

         -Hori poeta guztiek egiten dute –erantzuten zuen horrelakoetan Girok-. Eta jendeak ez al du ezer jasotzen diruaren truk? Neuk esango dizuet: nahi dutena jaso dute. Eta ardura al du, ba, nik kontatzen dudana jakintsuen liburuetan idatzita dagoen ala ez? Nork esan dizue jakintsuen liburuetako istorioak ez direla asmatuak? Jendea ez da gogoratzen eta!

(Momo –Michael Ende).

 

-.-.-.-

         -“Nire zeregina gizaki bakoitzari bere denbora ematea da” (Ordu maisuak esaten dik) (Momo –Michael Ende).

 

-.-.-.-

         -Auto hau ezin da maite, gauza hauek ezin dira maite. (Momo –Michael Ende).

 

-.-.-.-

         -« Aurrezten zuen denbora guztitik ez zitzaion inoiz ezer geratzen. Era misteriotsuan desagertzen zitzaion »

(Momo –Michael Ende).

 

-.-.-.-

         -Hari –azaldu zuen Ordu maisuak –krisi erlojua da …

         -Erlojuak bakarrik ez du ezertarako balio. Jakin egin behar da erlojua irakurtzen.

(Momo –Michael Ende).

Esta entrada fue publicada en DISUTOPIA . todo . dena, Euskeraz soilik, Literatura y etiquetada , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario